1mkzt_etxepare
Funkwhale Actor feed View original ->
5 items
Eta Etxepare lizeoko ahozkoak podcast-ak bihurtuko bagenitu? Zergatik ez erakutsi gure ikasleei mundu digitalean konstumitzaileak ezezik sortzaileak ere izan daitezkeela? Eta sorkuntza prozesu hori euskaratik eta euskaraz egingo bagenu?
Erronka hauei heldu eta 1MKZTko ikasleen laguntzarekin honako podcast-a sortu dugu. Baionako Bernat Etxepare lizeoko baxo teknologikoan ikasten den Kudeaketa Zientziak eta Numerikoa ikasgaian txertatzen da honako proiektua. Sail honetan dauden 15 ikasleek parte hartu izan dute, hiruko bost taldeetan banatuta.
"Numerikoa eta Inteligentzia Kolektiboa" kapituluetan ageri diren problematiketatik bat aukeratu dute eta egitura batean oinarritu dira problematikari erantzun bat ematearren. 16 eta 17 urteko gazte hauek 10 minutuko luzeera duten 5 saio proposatu dituzte gaiaz gehiago jakin nahi duzuenontzat. Hona hemen kapituluen zerrenda:
1) BIRKENSTOCK: sare sozialak erabiltzean, erakundeak zein onura aurkitzen du bertan?
2) NIKE: erakundeak sare sozialak erabiltzen ditu eta, baiezkoan, zer interes aurkitzen ditu?
3) TIK TOK: Zertan informazioak baliabide bilakatzen dira erakundearentzat erabiliak direlarik?
4) SNAPCHAT: nola bihurtzen du plataforma honek informazioa baliabide?
5) OPEN AI: Zer du bere adimen artifizialak informazioaren partekatzea irauli dezakeena?
Eta milesker handi bat proiektu hau posible egin duten ikasleei!
- Barhenne Ekaitz
- Carricaburu Xan
- Castege Xabi
- Cihigoyenetche Eneko
- Delaporte Salomé
- Dulong Otxanda
- Duranona Ekaitz
- Durruty Eneko
- Etcheverry Gabi
- Gastellou Ana
- Irigaray Gorka
- Maya Aritz
- Perez Kepa
- Pujos Ana
- Querendez Hodei
Preview
- BIRKENSTOCK: sare sozialak erabiltzean, erakundeak zein onura aurkitzen du bertan?
- SNAPCHAT: nola bihurtzen du plataforma honek informazioa baliabide?
- OPEN AI: Zer du bere adimen artifizialak informazioaren partekatzea irauli dezakeena?
- NIKE: erakundeak sare sozialak erabiltzen ditu eta, baiezkoan, zer interes aurkitzen ditu?
- TIK TOK: Zertan informazioak baliabide bilakatzen dira erakundearentzat erabiliak direlarik?