Deia galdetu ote duzue zuen buruari nolaz erabiltzen ditugun sare sozialak urririk diren, gure lagunei argazkiak, bideoak eta mezuak urririk igortzen ahal ditugunez. Alta enpresa horiek munduko aberatsenetarikoetan dira. baina nola dirua egiten ote dute? Andrew Lewis-en arabera “Ordaintzen ez baduzu, ez zara bezeroa; saltzen den produktua zara.”

“Teknologia berriak” terminoa teknologia berriak ez ezik, gaur egungo teknologien bilakaera ere izendatzeko erabiltzen da.

Teknologia berrien lista:

  • Internet mugikorra
  • Adimen artifiziala
  • Errealitate birtuala eta handitua
  • Robotika aurreratua
  • 3D inprimaketa
  • Blockchain

  • Informazio baliabideak

Datu egituratuak signifikatu bat dutenak, ongi erabiliak enpresa baten diru iturri bilakatu daitezkenak.

  • Datuen monetisazioa

Snapchat-ek “Snaps-“”etan (argitalpenak) ezkutatzen diren datuak hartzen ditu, informazio bilakatzen ditu eta bezero profilak sortzen ditu. Ondotik, enpresei profil hauek saltzen dizkie, enpresek publizitate ziblatua egin dezaten diruaren truke.

Beraz gure buruari galdegin geniezaioke, nola bihurtzen du snapchatek informazioa baliabide?

Problematika horri erantzuteko lehenik Snapchaten aurkezpena eginendizugu, bigarrenik Snapchaten algoritmoaren funtzionamendua esplikatuko dizugu eta azkenik erabiltzaileen pribatutasunean egon daitezkeen arriskuak azalduko dizkizugu.

PODCASTARIAK:

  • Otxanda Dulong
  • Eneko Durruty
  • Aritz Maya