Bazenekiten ? Europearrok urtero 4 milioi tona jantzi botatzen ditugu!
Urtero, Europan 4 milioi tona jantzi botak dira. Zara, H&M edo SHEIN markek fast fashion mugimenduan parte hartzen dute, sinestarazten digute kolekzio berri bat agertzen delarik, aitzinekoa ez dela gehiago modan. Jantziak kantitate handietan sortzen dituzte, kolekzio berriak beti sortuz eta ez baitezpada kalitate onekoak izanez. Birkenstock markak, eko-responsable ideologia atxiki nahi du, vegan diren zapeta kolekzio bat sortuz adibidez. Haien zapetak denboran irauten dute beraz fast fashion-ari konparatuz, kutsadura gutxiago ondorioztatzen du.
Erakunde batek, izan administrazio publikoa,elkartea zein enpresa, bere bezeroekin komunikatu behar du. Produktu berri bat dela, proiektu erakargarri bat dela, bezeroen iritzia ezagutu nahi duela... Eta horretarako, sare sozialek aukera paregabea eskaintzen diete erakunde hauei. Bezero eta bezero potentzial guztiengana iristeko modurik eraginkorrena bihurtu zaizkigu TikTok, Snapchat, Instagram edota YouTube.
Birkenstockek sare sozial guzti horiek erabili ondoren, gure buruari galde geniezaioke, sare sozialak erabiltzean, erakundeak zein onura aurkitzen du bertan?
Problematika honi erantzuteko, aurkeztuko dugu lehen puntu batean Birkenstock eta enpresaren zenbait zifra. Ondotik, bere sare sozialen erabilpena. Segitzeko, Birkenstockek, ingurumenari kasu egiten duela eta ekologikoa dela aipatuko dizuegu. Bukatzeko, embasadoreen estrategia aurkeztuko dizuegu.
PODCASTARIAK:
- Salomé Delaporte
- Ana Gastellou
- Ana Pujos
