Erakunde nafarrak jakinarazi zuen hirira joango zirela migratzaileei laguntza ematera, baina "ETAzaleak" eta "erradikalak" izatea leporatuta Ceutako 200 herritar inguru portura bertaratu dira eta istiluak eragin dituzte Espainiako Poliziarekin. Negu Gorriak plataformako kideak zihoazelakoan, manifestariek portura heldu den auto bati arrautzak eta harriak jaurti eta atzeko eta aurreko kristalak hautsi dizkiote: Julia Ferreras Ceuta Ya! alderdi politikoko diputatua eta Rafael Borrego Flotillako aktibista zihoazen bertan.
Eraso eta istilu larriak Ceutan, Negu Gorriak erakundeko kideen iritsiera ekiditen saiatzeko
Submitted 1 day ago by
argia@bideoak.argia.eus to argia.eus@bideoak.argia.eus
https://bideoak.argia.eus/w/cwdf3FkKgeFyvVZx9qthMh