Maïmuna Fofana 11 urte zituela etorri zen Malitik Euskal Herrira, eta gaur egun ikerketan zein Errenteriako Harrera gunean ari da. Josu Pérez-en familiako kide batzuk, aldiz, orain hamarkadak iritsi ziren Euskal Herrira, maketoak ziren. Josuk eta bere koadrilako kide batzuk, beraien artean euskara gehiago egiteko asmoz Maketo Irratia sortu zuten. Saio honetan migrazioak, hizkuntzak eta identitatea izango ditugu hizpide.