Denboraldiko bigarren atalean, Onintza Legorburu eta Oier Zuñiga izango ditugu bidelagun. Batetik, Onintza hizkuntza-ohiturak eta euskararen lekua aztertzen ari da espazio transfeminista informaletan; bestetik, Oier antzerkigilea eta sortzailea da, eta euskal kulturaren, identitatearen eta hizkuntzaren inguruko hainbat proiektutan aritu izan da. Euskarak XXI. mendea bizirauteko beharko dituen aliantzez, iruditegiez eta bizirauteko moduez aritu dira solasean “Nork Nori Noiz?” podcastean.