Nortasuna Sareratzeaz ari gara, nortasuna zabaltzeaz, ezagutzera emateaz, eta nortasun hori eraikitzerako garaian, ezinbesteko elementu ditugu balioak. Zein dira gure identitatea ezaugarritzen duten balioak, zerk definitzen gaitu, nola txertatu hori guztia gure proiektuaren komunikazio estrategian...
Saio honetan BALIOEK komunikazioan duten edo izan beharko luketen tokiaz aritu gara, BALIOAK KOMUNIKAZIOAN. Estitxu Garai Artetxe izan dugu bidelagun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, kazetari eta ikerlaria.
