Gure datuekin, askotan guk baimentzen ditugun eta esku-eskura jartzen dizkiegun datuekin, gure nortasun digitala edo erabiltzaile profila sortzen dute enpresa ezberdinek. Gure joerak, nondik nora nabigatzen dugun, zein interes ditugun, norekin harremantzen garen... Eta hori dena, besteak beste, euren mesederako erabili.
ARRASTO edo AZTARNA DIGITALAZ aritu gara. Ematen ditugun baimenez, guk jakin gabe erabiltzen dituzten gure datuez, cookiez... Horretaz guztiaz hitz egingo dugu Talaios kooperatibako Gorka Julio Hurtadorekin.
