Hogeita bost kriseilu

Julia Butterfly zuen izena,
sekuoia batera igo zen: Luna.
Bota nahi zuten, babestu nahi zuen…

Han zebilen urtxintxa bi urtetan, borroketan.
Zuhaitzean bizi izan zen, hegaletan.

Kalifornian zen gertatu,
urtaro guztietan irten zen salbu.
Behatzak hautsi, euritan busti…
Hogeita bost kriseiluren argitan, adarretan.
Farorik ederrena, hegaletan.