Borroka, maitasun eta traizio istorioak
Funkwhale Actor feed View original ->
follow librarypreview tracksowner inbox
9 items
Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.
Bederatzi saioetan lehena da honakoa eta testuinguruan kokatzeko baliatu du Beatriz Rubiok.
Preview
- Eta azken urteetan zer?
- Nork esan zuen 'pribatua politikoa da' esaldia?
- Simone de Beauvoir, feminista al da?
- Nork esan zuen "gerrari gerra" esaldia?
- Zer adostu zuten Jonh Stuart Mill eta Harriet Taylorrek ezkondu aurretik?
- AEBetan nork lortu zuen boto eskubidea lehenago, emakumeek ala esklabuek?
- Zerk lotzen ditu Mary Wollstonecraft eta Frankestein?
- Nork esana da: "Emakumeak urkamendira igo ahal badu, tribunara ere igo ahal beharko luke" esaldia?
- Aurkezpena eta aurrekariak