https://labur.eus/atzeraelikadura
Atzeraelikadura digitala komunikazioa da. Komunikazio aberastua, mutimedia, transmedia. Hitzezkoa, ez hitzezkoa, idatzizkoa, ahozkoa eta irudi bidezkoa, ikonografikoa, gif, meme eta story bidezkoa. Atzeraelikatzeak zein aurreraelikatzeak eragina du i[ra]kaskuntzan, bai onerako, bai txarrerako.
Digitalean atzeraelikatzea zein aurreraelikatzea ematean zainduz gero hizkuntza positiboaren erabilera, asertibitatea, errefortzu positiboa, hurbiltasuna eta abar, ikasleek mezua hartzeko eta erabiltzeko aukera gehiago, baita beraien inplikazioa eguneroko lanean sendotzekoa ere, bidean auurez aurre zein lineakoan i[ra]kaskuntza giroa hobetuko delarik.
Hezitzaileok atzeraelikadura modu kontzientean egin ezean, curriculum ezkutuaren bitartez, ikasleei iritsiko zaie inkontzienteki barneratuak ditugun estereotipoen araberako atzeraelikadura, horrela, diskriminazioak eta bazterkeriak erreproduzitzen laguntzen arituko garelarik.
Atzeraelikadura baztertzailea agertzen denean, -sexista, arrazista, klasista, kapazitista, homolesbotransfoboa, paternalista, adinkeriazkoa, lodifobikoa eta abar-, orduantxe altzeraelikadura ez inklusiboa dugu presente eta horrek ondorioak ditu hartzen duten ikasleengan.
Arlo digitalean deus ere ez da neutroa, eta esparru lagunkoiak eta seguruak sustatu ditzakegu, indarkeria matxistarik eta era guztietako indarkeriarik gabeko esparruak, hain zuzen ere. Bereziki, eredu izan gaitezke begirunezko jarrera, erabilera eta hizkera digitalak agertzen, horiek baitira aniztasunaren, zaintzaren, autonomiaren, ahalduntzearen eta irisgarritasunaren adierazpide pertsona ororentzat.
Eta, erne! Ikasleek egindako lanei atzeraelikatzerik zein aurreraelikatzerik ez emateak ere eragina du. Ez egitea, egitea baita!
eLearning i(ra)kaskuntzan atzeraelikadura audio bidez, bideo bidez edo idatziz egiteak, hau da, erabilitako kanalak ez omen du, hasiera batean, eragin nabarmenik ikasleen emaitzetan, ezta ikasleen gogobetetasunean ere. Baina, ikasleen ustetan, bideo bidezko elikadurak hurbiltasun handiagoa sortzen du irakasle eta ikasleen artean baita beren arteko elkarrizketa erraztu ere.
Hortaz, alderdi sozioemozionalari erreparatzen badiogu, bideo edo audio bidez aritzean, giro atsegina eta komunikazio positiborako bideak jorratuko ditugu, ikasleen inplikazioa eta ikaskuntza emaitza hobeak sustatzeko bideak aberastuz.
Bestalde, irakasle lanetan ari garela, audio zein bideo bidezko atzeraelikadura interesgarria izan daiteke hezitzaile lana arinago burutzeko, askoratiko modutan osatzeko, baita idatzitik haratagoko komunikazio aberastua lantzeko modu bezala, eremu digitalean ahozkotasuna eta ikusentzunezko komunikazioan konpetentzia digitalak lantzeko.
Amaitzeko, kontuan hartu behar da ere, ikasleak bere buruaz duen kontzeptua (autokontzeptua) funtsezkoa dela jasotzen duen feedbacka eraginkorra izan dadin.
Orokorrean, feedback positiboa (ikasleak ongi egiten duena indartzen duena) eraginkorra da kasu gehienetan; feedback negatiboa, berriz, eraginkorragoa da autokontzeptu positiboa duten ikasleekin, errendimendu akademikoan benetako hobekuntza dakartenekin. Bukatzeko, feedback neutroa ez da eraginkorra ez errendimendua hobetzeko, ezta okerrera eragiteko ere.
