Postmoderno tendentzia berriak
Europara esportatzeko mailakoak
kultura berria, momentuko azkena.
Ez dago Parisera joan beharrik,
tonto berriak ditugu orain.
Zein pozik dagoen boterea,
gure gazteak europarrak dira
baina hemen torturatzen da Sudafrikan bezala.
Ez dago itsu txarragorik
begiratzea nahi ez duena baizik
Ministerio de Cultura
Donostiako Udala, telebista, Radio 3.
Subentzio berriak, zergatik hainbesteko laguntza?
Eta beste batzuentzako marjinazioa.
Festa magikoak, bakoitza bere paperean.
El Paíseko erreporteroa,
baita Diario Vascokoa
Musiko, argazkilari, diseinadore, kokainomanoak
desberdindu nahian saiatzen dira
gure lagun tontoak.
Argi ibili, argi ibili,
argi ibili gaitezen.
Musika: OLOR
Letra: Julio Kageta. Izen bereko kantutik moldatua, “Bihar eta berandu” diskoan argitaratu zena (GOR, 1991)