Denak du konponbiderik heriotzak ezik.
Esperantza, urrezko haria,
gure denbora darama itsatsia.
Ezer ez da betirako, noizbait da bukatuko.
Etsipena hari ugerra da,
mila zati txikitan hautsia.
Zer egin oinazearekin?
Soilik saltzerik balego,
bizinahi apurren bat
erosteko geroago.
Ezer ez da betirako,
heriotza ezik.
Esperantza urrezko haria,
mila zatitan hautsia, berreraikia.
Ikus dezatela biziok nola transformatzen ditugun
joan zirenak, hildakoak, borrokaren solaskide*.
Musika eta hitzak: OLOR
*«Let them bear witness to the process by which the living transform the dead into partners in struggle», Handsworth Songs pelikulatik (John Akomfrah, Black Audio Film Collective, 1986).