Entzun aste honetako Beranduegi saioa. Baxu-joleen existentzia zalantzan jartzen hasi, otsoekin dagoen arazoa aztertu, Alex Sarduiren azken ateraldia birgogoratu eta Bilboko Guardia Zibilen ate irekietan amaitu. Ibilbide logikoa, beti bezala.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Tatxers - 'Etsaiak Agurtzen'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.
